Kim (eleberria)

Kim (eleberria)
Jatorria
Egilea(k)Rudyard Kipling
Argitaratze-data1901
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Ekoizpen lekuaErresuma Batua
IlustratzaileaHarold Robert Millar (en) Itzuli
ArgitaletxeaMacmillan Publishers
OCLC236914
Ezaugarriak
Genero artistikoaespionage novel (en) Itzuli
HizkuntzaIngeles britainiarra
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaIndia

Kim Nobel saria irabazi zuen Rudyard Kipling idazle ingelesaren eleberria da. Sail gisa argitaratu zen lehen aldiz McClure's Magazine aldizkarian 1900eko abendutik 1901eko urrira bitartean, baita Cassell's Magazine aldizkarian ere, 1901eko urtarriletik azarora arte. Liburu formatuan Macmillan Publishers Ltd argitaletxeak kaleratu zuen lehenbizikoz 1901eko urrian. Istorioa Joko Handiaren testuinguruan garatzen da, hau da, Erdialdeko Asian gertatutako Errusia eta Britainia Handiaren arteko gatazka politikoaren testuinguruan. Eleberriak «Joko Handia» terminoa ospetsu bilakatu ez ezik, potentzia handien arteko lehia eta azpijokoen gaia ere aurkeztu zituen.[1]

Kontakizuna 1881ean amaitu zen Bigarren Afganiar Gerraren ondoren eta Hirugarren Gerraren aurretik gertatzen da, 1893tik 1898ra ziurrenik.[2] Eleberria Indiako jende, kultura eta askotariko erlijioen deskribapen zehatzagatik gailentzen da. «Liburuak Indiaren, bertako biztanleria ugariaren, erlijioen, sineskerien, bazarren eta bideetako bizitzaren irudi bizia aurkezten du».[3]

Modern Library argitaletxeak, 1998an, Kim XX. mendeko ingelesezko 100 eleberri onenen zerrendan 78. postuan sailkatu zuen.[4] Liburua BBCren The Big Read inkestan sartu zuten 2003an, eta «Erresuma Batuko eleberri maitatuena» zela nabarmendu.[5]

  1. Seymour Becker, "The ‘great game’: The history of an evocative phrase." Asian Affairs 43.1 (2012): 61-80.
  2. Ann Parry, "Recovering the Connection between Kim and Contemporary History", in Kipling, Rudyard, Kim (2002), p. 310.
  3. "Kim". in: The Concise Oxford Companion to English Literature. Ed. Margaret Drabble and Jenny Stringer. Oxford University Press, 2007. Oxford Reference Online.
  4. «100 Best Novels « Modern Library» www.modernlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  5. «BBC - The Big Read - Top 200 Books» www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search